Urrian hasi ziren berriro elkartzen berbalagunak.
Ezkerraldeari dagokionez, eskualdeko lau herrietan dago Berbalagun: Barakaldo, Sestao, Portugalete eta Santurtzin.
Egun, 350 lagun elkartzen dira astero, 45 taldetan.
Adin guztietako partaideak dira eta era guztietako taldeak; izan ere, talde arruntez gain, Ezkerraldean ere badira zenbait xede-talde: mendi, paseo eta martxa taldeak, irakurzale klubak, berba poteo taldea…
Izena emateko: emanizena.praktikatu.eus, euskara zerbitzuetan eta herrietako euskaltegietan.

