Euskaraldia gaur bertan hasi da, eta Barakaldon 2.800 pertsonatik gora dira dagoeneko izena eman duten herritarrak.

Ekimen honen helburua da hizkuntza ohiturak aldatzea, 11 egunez harremanak euskaraz  izanik; Azaroaren 23tik abenduaren 3ra, Euskararen Nazioarteko Egunera, hain zuzen ere.

Gaur goizean, Barakaldoko udaleko alderdi politikoetako ordezkariak herriko plazan elkartu dira Euskaraldiari euren babesa erakusteko.

https://www.youtube.com/watch?v=wxAJFUQjyv4

Horretarako, dagoeneko hainbat aldiz ikusi diren hizkiekin argazkia atera dute.

Gainera, herriko 30 bat denda eta tabernek ere bat egin dute egitasmoarekin, euren erakuslehioetan “Hemen ahobizi gara” edo “hemen belarriprest gara” biniloak jarriz.

Herriko ikasketa zentro gehienak ere elkartu egin dira ariketa sozial honetara; hainbat ekintza prestatuz, argazkiak ateraz eta euren instalazioetan identifikazio ikurrak jarriz. 

Compartir