Dena prest Portugaleten Korrikari harrera egiteko

Aurten, Portugaleten , martxoaren 26an (osteguna), bi zatitan pasatuko da:

Lehen zatia: arratsaldeko 15:12an , Sestaotik Santurtzira

Bigarren zatia: arratsaldeko 16:04an, Santurtzitik Trapagaranera

Ohi bezala, euskararen aldeko ekimen erraldoi honen inguruan ehunka kultur ekitaldi izango dira, eta milaka lagunek hartuko dute parte. Portugaleten, hain zuzen ere, gaurko aurkezpenaz gain, honakoak antolatu dira:

Martxoaren 14an, kalejira eta kale kantari

Martxoaren 18an, Korrika Txikia herriko eskolekin.

Korrikak AEKko euskaltegientzako baliabide ekonomiak biltzea du helburu; eta hiru dira jorratzen diren bide nagusiak: kilometroen salmenta, materialaren salmenta ( batez ere arropa), eta laguntzaile bilakatzea.

Compartir
Etiquetas

Noticias similares