Euskal Herriko moztaileak martxoaren 4tik 7ra Mastertonen, Zelanda Berrian, ospatuko den munduko txapelketan lehiatuko dira lehen aldiz. Euskal Herriko lehenengo txapelketa ofiziala Abadiñon ospatu eta gero, munduko txapelketara joango diren zazpi moztaileak aukeratu zituzten.
Joseba Attard, proiektuaren bultzatzailea, oso harro dago Zelanda Berrira joatea suposatzen duen mugarriarekin: «Ohore handia da Euskal Herria munduko txapelketa batean ordezkatu ahal izatea». Attardek moztaileen selekzioaren ofizialtasuna lortzea «erraza» izan dela aitortu du: «Ardi-moztaileen nazioarteko kontseiluak Euskal Herriko selekzioaren ofizialtasuna aho batez onartu zuen».

