Ekainaren 19an eta 20an San Mamesek hartuko duen ikuskizunaren xehetasunak aurkeztu dituzte gaur goizean ,prentsaurrekoan, Bizkaiko ahaldun nagusiak eta Pello Reparazek.
Mitoaroa III formatu handiko promosamen eszenikoa da; musikatik harago doan esperientzia bat planteatzen du.
700 pertsonen lantalde batekin «unibertso konplexu» bat sortzen du; euskararen inguruko «distopia» bat, hain zuzen ere.
Lehenengo datarako 2.000 sarrera salgai daude oraindik.

